presión de vapor

1. Fis./Kim.

Ontzi itxi bat osorik betetzen ez duen likido batetik lurruntzen diren molekulek likidoaren gainazalean egiten duten presioa. Presio horren balioa substantziaren eta tenperaturaren mendekoa besterik ez da (tenperatura igo ahala, presioa ere gero eta handiagoa da). Oreka dinamikoa lortzen da substantziatik lurruntzen diren atomo edo molekulen eta berriz likidotzen diren gas-atomo eta -molekulen artean. Hori gertatzen denean, lurruna asea dela esaten da eta orduan egiten duen presioa, asetasunezko lurrun-presioa.